Aurtengoa izan da erregistroak daudenetik 3. Urte lehorrena eta badakigu hemendik antzinera ur eskasia handituz juanen dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Bitartean, nafarroan ureztatzeari guztiz mendekoa den nekazaritza eredua bultzatzen jarraitzen dugu. Gaur egun, dagoeneko, nafarroako ur konsumoaren %80 nekazal lurrak ureztatzeko erabiltzen da. Gainera, badakigu estuki lotuta dauden abeltzaintza eta nekazaritza industriala, nitrato kutsaduraren jatorria nagusiadirela. Berriki ateratako txosten batek adierazten du, Ebro ibarrean dauden Nafarroako akuiferoak, etorkizuneko ur erreserbak, larriki kutsatuta daudela nitratoekin. Beraz, argi dago gero eta ur guttiago izanen dugula, eta dugun hori, kutsatua izanen dela neurriak hartzen ez badira behintzat.
Hau ikusirik logikoa da pentsatzea behingoagatik Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintza ereduak errotik aldatzeko momentua iritsi dela. Hala ere, gure agintariak esako urtegia edota nafarroako ubidea bezalako azpiegituretan jarraitzen dute euren itxaropena jartzen. Lehorte larriak daudenean irtenbide orokor eta sendorik emanen ez duten azpiegitura garestietan.