Iruñerriko arrazakeriaren aurkako Mundialitoaren I. edizioa larunbat honetan, urriaren 1ean, izango da. 200 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute futbol eta saskibaloiko 35 taldetan.
Talde misto eta kulturartekoetan oinarritutako eredu honen bidez, 2arrazakeriari aurre egitea eta elkartu, denbora partekatu eta inguruko errealitateak ezagutzeko espazioak sortzea da" antolakuntzaren helburua. "Gure gizarte-inguruneetatik irten behar dugu, eta kirolaren bidez egitea da aukerarik onenetako bat" nabarmendu dute.
Arrazakeriaren aurkako Iruñerriko Mundialitoa Haritu Sara, Haziak, Itaka Escolapios, Katakrak, Kontseilu Sozialista Lantxotegi eta Siñarzubik antolatzen dute.