Gaur amaituko da arrazakeriaren aurkako mundialitoan izena emateko epea

Euskalerria Irratia 2022ko ira. 26a, 10:05
Argazkia: Ahotsa.info

Urriaren 1ean Biurdanan ospatuko da Iruñerriko Arrazakeriaren Aurkako Mundialitoan. Bost laguneko futbol eta saskibaloi partidak jokatuko dira.

Talde misto eta kulturartekoak bilduko ditu Arrazakeriaren aurkako Mundialitoak, Iruñerrian. Urriaren 1ean eginen dute Biurdanan, eta gaur bukatuko da izen emateko epea. “Arrazakeriari aurre egiteko eta elkartzea, denbora partekatzea eta inguruko errealitateak ezagutzeko espazioak sortzeko” antolatu dute Iruñerriko lehenengo edizioa.

“Gure zirkulu sozialetatik irteteko beharra ikusten dugu, eta pilotaren inguruan egitea da aukerarik onenetako bat”, azaldu dute ohar bidez Haritu Sara, Haziak, Itaka Escolapios, Katakrak, Kontseilu Sozialista, Lantxotegi eta Siñarzubi antolatzaileek.

Jardunaldia goizeko 10etan hasiko da Biurdanako pistetan eta Dj Reimyk girotutako musika izango da egun osoan zehar, baita musika emanaldiak eta janari senegaldarra ere.
Genero- eta jatorri-talde mistoak sortzen laguntzeko eta, horrela, talde desberdinetan lotura berriak sortzeko, inskripzioak hiruko taldeetan edo banaka egin ahal izango dira, ondoren antolatzaileek 7 pertsonako taldeak osa ditzaten.

Irailaren 26an izena emateko epea amaitu ondoren, parte hartu nahi dutenek urriaren 1ean bertan egin ahal izango dute, banaka, 10:00etatik 10:30era. Izen-emateak online egin daitezke esteka honetan edo formatu fisikoan Katakraken.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!