Txantrea Hegoaldeko obretan nahita eragindako sutea ikertzen ari da Udaltzaingoa

Euskalerria Irratia 2022ko abu. 22a, 13:10

Txantrea Hegoaldeko urbanizazio obren sutea.

Larunbatetik iganderako gauean materiala gordetzeko zonaldeko hiru puntutan piztu zen aldi berean.

Txantrea Hegoaldeko urbanizazioaren bigarren faseko obretan asteburuan izandako sutea ikertzen ari da Iruñeko Udaltzaingoa. Larunbatetik iganderako gauean, Jesuitinas eta Irabia ikastetxeen arteko lotunean, obrako materiala gordetzeko zonaldeko hiru puntu desberdinetan piztu zen sua aldi berean. 

Hortaz, sutea nahita eragindakoa dela ondorioztatu du Udaltzaingoak eta zergatia edo motibazioaren arrazoien bila dabiltza orain. Ez dago zauriutik eta kalte materialaren zenbatekoa oraindik ere ikusteke dago.

Hala ere, hau ez da Oses Construcciones obren enpresa arduradunak salatu duen lehenengo sutea. Izan ere, duela hilabete bat inguru, beste sute bat egon zen obren zonaldean, honakoa ere kalte materialak sortuz. Udal talde guztiek, obren aurkako erasoa gaitzetsi dute eta suhiltzaileen eskuhartze eraginkorra eskertu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!