Eguesibarren azalera handiko saltoki bat zabaltzeko baimena eman du Nafarroako Gobernuak, Iruñerriko enegarrena. Udalez gaindiko plan sektoriala onartuta, 2023ko hirugarren hiruhilekorako saltokia martxan izanen dela aurreratu du ekimenaren bultzatzaileak, Atalaya Superficies Comerciales izeneko enpresak.
Azalera handiko saltokia irekia izanen da. Aparkaleku handi baten inguruan bost eraikin altxatuko dituzte. Orube horretan dagoeneko martxan dira Mc Donald’s zein La Tagliatelle jatetxe-frankiziak eta AN Energeticos gasolindegia.