Tele Taxiko langileak uztailaren 1etik greban daramate enpresako zuzendaritzak sinatutako hitzarmena atzera botatzeagatik. Otsailaren 15ean sinatutako akordioan, Tele Taxiko langileen soldata, Nafarroako KPIaren arabera gaurkotuko zela adostu zuten, baina azken orduan, Tele Taxiko zuzendaritzak atzera bota zuen sinatutakoa.
Enpresaren erantzun ezaren aurrean, Mankomunitatearengana jo zuten apirilean; izan ere, Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak kudeatzen duten zerbitzu publikoa da. Josu Caballerok Tele Taxiko ordezkaria ELAn, azaldu duenez, enpresako zuzendaritzak akordioa atzera bota zuenean, Mankomunitateari bere erantzukizuna gain har zezala eskatu zioten.
Oraindik ere ez dute inolako erantzunik jaso eta Tele Taxiko langileek zein ELA sindikatuak zerbitzu publiko hori bermatzea Administrazioaren ardura dela nabarmentzen dute. Momentuz, erantzunaren zain, langileek greban jarraituko dutela aitortu dute.