Villavesaren prezioa %30 jaitsiko da irailetik aurrera

Euskalerria Irratia 2022ko uzt. 27a, 06:42

Garraio publikoko txartelarekin ordaintzen diren bidaietan aplikatuko da deskontua. Bidai arruntak 0.51€ ko balioa izanen du eta gauetako bidaiak ordea 0.74€ koa.

Iruñerriko Mankomunitateko asanbladak, ez ohiko saioan, Garraio Ministerioak ematen dituen dirulaguntzak eskatzea erabaki zuen atzo, garraio publikoa sustatzeko estrategiaren baitan. Atzo Mankomunitateko presidentea den David Campionek sare sozialetan azaldu zuenez, helburua, villavesek  jasan duten %10 bidaiari galera berreskuratzea da.

Deskontua irailaren 1etik abenduaren 31ra izanen da indarrean, naiz eta Ministerioak dioen dirulaguntzak luzatzeko aukera ere badagoen, kasu horretan Mankomunitateak aurrera jarraituko luke prezioen jeitsierarekin. Estatuak, zuzenean diruz lagunduko ditu beren garraio txartelen prezioak jeisten dituzten udal eta entitateak.

Prezio jeitsiera:

  • Eguneko tarifa orokorra: 0.73€ tik 0.51€ra
  • Gaueko tarifa orokorra: 1.06€tik 0.74€ ra
  • B eta E Tarifa bereziak (adineko edo desgaitasunen bat duten pretsonak): 0.34€tik 0.24€ra
  • C Tarifa berezia (familia ugariak): 0.51€tik 0.36€ra
  • F tarifa berezia (gizarte bazterkeria): 0.18tik 0.12ra
  • 30 eguneko tarifa orokorra: 31.20€tik 21.84€ra
  • 30 eguneko gazte tarifa: 25€tik 17.50€ra
  • 30 eguneko familia ugarien tarifa: 22€tik 15.40€ra

Deskontuetik at geratzen dira, txanponekin, villavesan bertan ordaintzen diren txartel arruntak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!