Bi pilotari nafarrak arituko dira aurrez aurre gaur eguerdian, azken Buruz Buruko finalean bezala. Orduko hartan Bizkarreta-Gerendiaingo aurrelariak bere lehen txapela jantzi zuen profesionaletan arbizuarraren kontura.
Euskal Telebistaren lehen kateak partida zuzenean emango du 12:00etatik aurrera.
Uztailaren 14ra arte pilotaz gozatzeko aukera izanen dugu Labriten. Ohi bezala ikusleen harrera bikaina izan da eta aspalditik ez dago txartelik.