Tele-Taxi Enplegu Zentro Bereziko langile guztiekek astearte honetarako deitutako lanuztearekin bat egin dute, enpresak langileen ordezkariekin adostutako soldata-ituna bete dezan eskatzeko.
Sindikatuak adierazi duenez, 15 langileek grebarekin bat egin dute, nahiz eta Nafarroako Gobernuak herritarrei arreta emateko gutxieneko zerbitzuak ezarri. Normalean hiru pertsonak artatzen dute telefonogunea goizez; eta bik arratsaldez zein gauez; astearte honetan bi izan dira goizez, eta bat arratsaldez eta gauez.
Hala ere, gutxieneko zerbitzu horiek bete dituzten langileek ere zuzendaritzari negoziatutakoa betetzeko eskatzeko deitutako mobilizazioarekin ados daudela adierazi dute. Hori dela eta, ELAk berretsi du langileen % 100ek bete dutela lanuztea.
Sindikatuakk ohar batean gogorarazi duenez, langileen ordezkaritza aurreakordio batera iritsi zen enpresarekin soldatak 2021. eta 2022. urteetarako KPIaren arabera eguneratzeko, eta KPIa gehi %0,5eko igoera 2023rako.
Proposamena batzarrera eraman zuten, eta "langileek aho batez" onartu zuten. Hala ere, enpresak apirilean jakinarazi zuen ez zuela hitzartutakoa beteko, eta indikadorearen eguneratzea aplikatzeari uko egingo ziola. Astearteko lanuzteaz gain, langileek adierazi dute enpresak agindutakoa betetzen ez badu uztailaren 1etik aurrea greba mugagabeari helduko diotela.
Haien egoera ikustarazteko protesta gehiago iragarri dituzte gainera.