ELAren ordezkari sindikal bat duen Tele-Taxi Enplegu Zentro Bereziko langileek elkarretaratzea egin dute gaur, enpresako zuzendaritzari lortutako akordioa bete dezala eskatzeko.
Hitzarmena urtebete baino gehiagoan negoziatu ondoren, 2021ean soldatak eguneratzea erabaki zen, 2022rako Nafarroako KPIa eta 2023rako KPIa gehi 0,5 puntu igotzea. Langileen batzarrean aho batez onartu zen hori.
Apirilaren 12an, zuzendaritzak plantillari jakinarazi zion ez duela bermatuko langileen erosteko ahalmena, eta ez duela hitzartutakoa beteko.
Egoera horren aurrean, Tele-Taxiko langileek greba egingo dute ekainaren 14an, enpresari eskatzeko soldatak eguneratzeko eta hobetzeko akordioa bete dezala.