Auzitegiak baliogabetzat jo du Isringhausen enpresak eskatutako aldi baterako erregulazioa

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 11a, 13:23

CCOO sindikatuak enpresa salatu zuen proposatutako neurriak justifikatzen zituen txosten teknikoak "baliorik ez zuelako".

Lan Arloko Epaitegiak baliogabe jo du Isringhausen enpresak (lehengo Asientos Esteban) 2022ko ekainetik irailera bitarte eskatutako aldi baterako lan erregulazioko espediente bat. Enpresak lan-kontratuak etetea eskatzen zuen, gehienez 56 laneguneko mugarekin autobusgintza kolektiboarentzat eta 19 eguneko mugarekin bidaiarien sektorean lan egiten dutenentzat.

Kontsulta-aldian, CCOO sindikatuak enpresa salatu zuen, enpresak proposatutako neurriak azaltzen zituen txosten teknikoak "baliorik ez zuelakoan" eta "aurkeztutako dokumentazioa nabarmen eskasa zelako".

"Gai hori negoziazio-aldian izandako bileretan errepikatu bazen ere, enpresak uneoro uste izan zuen txostena nahikoa zela eta kaleratze kolektiboko prozeduren araudian aurreikusitako baldintzak betetzen ari zela eta lanaldia eten eta murrizten ari zela", azaldu du sindikatuak ohar bidez.

Lan Arloko Epaitegiak iritzi dio enpresaren jarrerak eragotzi egin duela kontsultaldia "benetakoa eta eraginkorra izatea, hala badagokio, akordio bat lortu ahal izateko eta langileen legezko ordezkariek enpresaren benetako egoera ezagutzeko, aldi baterako lan-erregulazioaren egokitasuna baloratzeko" eta langileen ordezkariek salaketan eta ahozko epaiketan azaldutako arrazoibideak onartu ditu beraz, eta ondorioztatu du enpresak emandako informazioak ez zituela betetzen "ez legezko ez jurisprudentziako eskakizunak".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!