Bi urte, lau hilabete eta egun bat pelikula Arangurengo Kultur Etxean pantailaratuko dute agur, 19:00etan, euskaraz eta gaztelaniazko azpidatziekin. Lander Garrok zuzenduriko pelikulak soldadutzaren aurka borrokatu ziren sei lagunen istorioa, edo historia, kontatzen du. Seiok intsumiso egin ziren, eta espetxeratuak izan ziren Iruñeko San Roke karrikako kartzela zaharrean. Iruñea izan zen Euskal Herria osoan –baita Estatu osoan ere- intsumiso preso gehien izan zituen hiria. Espetxean joera ideologiko askotariko antimilitaristak elkartu ziren. Eta, azkenean, garaipena lortu zuten Estatuaren aurka: soldadutza desagertzea lortu zuten.