Ostiral honetan, arratsaldeko 17.00etan abiatu da eta bihar 20:30ak arte bertan izanen da REAS, ekonomia Solidadarioaren sareak antolatutako bilgune hau eta bertan 34 entitatek hartuko dute parte.
Azokan produktuak zuzenean saltzeko postuak, hainbat zerbitzu kontratatzeko guneak eta elikadura-subirano-tasunarekin, kooperatibismoarekin, kulturarekin eta hezkuntza ez-formalarekin konprometitutako gizarte-erakundeen lanari buruzko informazioa aurkitu ahal izanen dira, "Beste ekonomia bat posible eta desiragarria izateaz gain, praktikatzen urteak daramatzan errealitatea" dela islatuz.
Bertan egonen dira Geltokiko Ehungintza eta Energia Berriztagarrien Foroa eta hainbat jarduera eskainiko dute, serigrafia-tailerra edo ener-spinnig saioa esate baterako. Eta haurrek era gune bat izanen dute azokaren barruan. Garai Montessori erakundeak kolorearen eta dentsitatearen esperimentaziorako tailer bat eginen du gaur 18: 00etatik aurrera eta bihar goizean, 11.00etatik aurrera, Medicus Mundik umeentzako jolas-gune bat eskainiko du. 12.00etan Mundonoviren txotxongiloen emanaldia.
Bisitari guztientzat reas-vermuta: geltokiko pintxoekin 12.30etatik aurrera DJ Reimyk girotuta. eta arratsaldeko 17.30etatik aurrera landareekin margotzeko tailer bat kontsumo arduratsua bultzatzen duen Sumaconcausa taldeak antolatuta.