Entzutekoak

Gizalaba: Jane Goodall, txinpantzeen ikerlari eta babeslea

Euskalerria Irratia 2022ko api. 5a, 18:10

Primatologo, naturalista eta aktibista britaniarrak 88 urte bete berri ditu. Txinpantzeen artean eman du bizitza osoa Afrikan eta haien inguruan gehien dakien ikerlaria da. 

Jane Goodall

Gaur apirilaren lehendabiziko Gizalabak Saioa dugu. Apirila hasi da, hemendik oso gutxira oporrak hartuko ditugu, eguzkia etorriko zaigu bisitatzera, eguraldi goxoak…

Baina gaur eguraldia edo udaberriari buruz hitz egitera ez naiz etorri, apirilean 3an 88 urte bete zituen naturalista,aktibistaetaprimatologoden gizalaba bati buruz, baizik. Haren izena Jane Goodal da. Txinpantzeen artean eman du bizitza osoa, Afrikan.Etologian doktorea da Cambridgeko Unibertsitatean etahonoris causadoktorea munduko 45 unibertsitate baino gehiagotan. Nazioarteko 100 sari baino gehiago lortu ditu,

Baina zergatik? Zer egin du emakume honek haren lana hain garrantzitsua izan dadila?

Atta negozio-gizona zuen, eta,ama, Vanne Morris-Goodallezizenez idazten zuen eleberrigilea izan ziren.

Txikitan, pelutxezko txinpantze bat jaso zuen opari gisa. Dirudienez jostailuari zion maitasuna, gero izango zuen animaliekiko maitasunaren hasiera izan zen.

Eskola ikasketak amaitutakoan, administrazio ikasketak egin zituen eta klinika bateko administrazio arloan egin zuen lan,Oxford Unibertsitatean, baita Londresko dokumental estudio batean ere aitu zen.BainaKeniakolagun batek hara joateko gonbidatu zuenean, bizitza aldatzeko aukera ikusi zuen. Txikitatik,Afrikabisitatu nahi zuen, horregatik haren momentua iritsia zelakoan zegoen. Hori zela eta, ez zuen bi aldiz pentsatu eta zerbitzari gisa lan egiten hasi zen taberna batean, bidaia ordaindu ahal izateko. 25 urte zituen.

Eta arrazoia zeukan. Joan zen geroztik, haren aurreko bizitza ezabatu egin zen. Han idazkari lana lortu zuen, eta, lagunaren aholkuari jarraituz, Louis Leakey Kenyako paleontologo eta arkeologoari deitu zion telefonoz, animaliei buruz hitz egiteko hitzordu bat hartzeko. Leakey, tximino handien ikerketak lehen hominidoen portaerari buruzko aztarnak eman zitzakeela uste zuen. Txinpantze ikertzaile baten bila zebilen, baina ez zion deus esan, idazkari-lana egitea proposatu zion baizik.

 

Halere, neskaren interesa ikusita, Tanzaniako Olduvaira bidali zuen hango txinpantzeei behaketa egitera. Eta erantzuna oso ona izan zen. Horregatik, horren ostean, Londresera bidali zuen primateen jokabidea aztertzera oso aditua zen Osman Hillekin.Han probestu zuen John Napierrekin ere primateen anatomia aztertzeko eta ezagutzeko

 

Bueltatzean, eta Leakyren laguntzarekin, GomeStream ikerkuntza zentroa sortu zuen, baita izen bereko erreserba ere,Tanganyka lakuertzean, gaur egunTanzaniaizena duen lurraldean.

 

Horren bitartez, Leakey doktoreak bultzatutako “Trimateak” taldeko lehen zientzialari ospetsua izan zen Jane. Gogorarazi behar da 1950eko eta 1970eko hamarkaden artean, Louis Leaky paleontologoak oihaneko primate handiak ikertzeko hiru emakumerieskatu ziela:txinpantzeak, gaurko Jane Goodalli, orangutanakBirutéGaldikasi eta gorilak, Dian Fosseyri. Esperientziarik ez zuten, baina naturarekiko maitasun handia sumatzen zurten. Gaur egun,ikerlaririk ospetsuenak dira primatologiaren arloan.

 

Hain lan ona egin zuen Janek txinpantzeen jokabideari buruzko aurkikuntzan aritzean, Cambridgeko Unibertsitatean onartu zuten, eta bertan doktoretza bat lortu zuen etologian. Eta hori meritu handikoa zen, unibertsitate hartan doktoretza bat ikasten utzi zioten aurretik lizentziarik ez zuenzortzigarren pertsona izan baitzen.

 

Goodalloso ezaguna da txinpantzeen bizitza sozial eta familiarrari buruzko ikerketengatik. Oinarri unibertsitariorik ez zuenez, doktrina zientifiko zorrotzetatik kanpo mugitu da beti, eta horri esker lehenagotik inork ez zuen ikusi, ikusi zuen berak. Adibidez, behatzen zituen txinpantzeak zenbakitu beharrean, izenak ematen zizkien. Horren eraginez, harreman hurbila garatu zuen txinpantzeekin, eta orain arte txinpantze-gizarte batean onartuta izan zen gizaki bakarra da.


Bere ikerketetan ikusi ahal izan zuen animalia horiek pertsona bakan eta indibidualak zituztela, bere garairako batere ohikoa ez zen ideia bat. Konturatu zen besarkadak, musuak, bizkarrean zapladak eta are kilimak ere partekatzen zituztela, ordura arte gizakien portaera zirela uste zena.


Gainera, bere ikerketa komunitate zientifikoak aitortzen du, garai hartan oso errotuta zeuden bi sinesmenen aurka egiten baitu: gizakiek bakarrik sor eta erabil zitzaketela tresnak, eta txinpantzeak begetarianoak zirela.

 

Baina ez pentsa, beste gauza desatsegin batzuk ere ikusi zituen, e? Haien arteko borrokak, hilketak, etab.

 

1977an, Jane Goodall Institutua sortu zuen, Gombeko ikerketari laguntzen diona, txinpantzeak eta haien habitatak babesteko ahaleginean eta hobeto ezagutzeko.

 

Afrikatik kanpoko txinpantze santutegi handieneko kontseiluko kidea ere bada Goodall, Floridako SavetheChimps (“Txinpantzeak salba ditzazuen”), alegia.

 

Gaur egun, txinpantzeak eta haien habitata defendatzen ematen du denbora guztia, eta COVID-19aren pandemiaren krisia baino lehen, ia hirurehun egunetan bidaiatzen zuen urtean.

Haren bizitzan zehar sari ugari lortu ditu, eta liburu asko kaleratu ditu.

Eta bukatzeko, haren leloa aipatuko dugu:

Soilik ulertzen baditugu, zaindu ahal izango ditugu.

Soilik zaintzen baditugu, lagundu ahal izango diegu.

Soilik laguntzen badiegu, salbatuko dira.

Hori da Googdalek, herenegun88 urte bete zituen gizalabak, lau haizetara errepikatzen duena bera bizitzan zehar ikertu dituen txinpantzesek behar eta merezi duten errespetua lor dezaten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!