Gertaera 08:43 aldera jazo da Transportes Barbarin enpresan, Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez. Dirudienez, pieza handi batek bizkarrean jo dio, eta, ondorioz, konortea galdu du.
Zonaldeko mediku taldea, anbulantzia bat eta foruzainak bertaratu dira. Langileak zituen lesioak zirela eta, azkenean helikoptero medikalizatu batean eraman dute HUNera, eta han ebakuntza egin behar diote.