Nafarroako Administrazio Auzitegiak Euskal Herriko armarria Atarrabiako pilotalekutik kentzeko agindu du

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 15a, 13:32

Atarrabia Pilotalekuan marraztutako armarria. Iturria: UPN

Herriko UPNk jarri zuen salaketa. 

Nafarroako Administrazio Auzitegiak, Atarrabiako pilotalekuan marraztutako Euskal Herriko armarria kentzeko agindu du. Legelariek bertan behera utzi dute armarria bertan jartzea eta erabakiaren berri herriko UPNk eman du. 

Atarrabia Pilotalekuan armarria jartzearen aurkako helegitea aurkeztu zuen UPNko tokiko batzordeak, "botere publikoen neutraltasun politikorako eta interes orokorrak objektibotasunez zerbitzatzeko betebeharra urratzen duela" argudiatuta

UPNk jakinarazi duenez, Nafarroako Administrazio Auzitegiak Atarrabiako Udalaren argudioari uko egin dio, hau da, "Euskal Herria adierazpenak identitate kultural eta linguistiko bati egiten diola erreferentzia", eta ez "errealitate juridiko edo politiko bati". Ebazpena osatzeko, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegiak bandera errepublikarra jartzeari buruz emandako epai batean oinarritu da. 

Epaiaren arabera, "indarrean dagoen araudiak berariaz erakusten dituen banderak administrazio eta lurralde-izaera ofizialagatik soilik erakusten dira, kontsiderazio historiko edo kulturalak alde batera utzita".

Horrekin bat etorriz, auzitegiak honako hau ondorioztatu du gainera: "armarri hori inguratzen duten kultura-arrazoiak gorabehera (udalerriaren, foru-erkidegoaren edo nazioaren ofiziala ez dena), ezin da ukatu ikur politikoa dela, eta, horregatik, armarria jartzeak aipatutako neutraltasun politikoaren printzipioa urratzen du".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!