Esther Korres koordinatzaile bezala berretsi zuen ostiralean Eusko Alkartasunako Iruñerriko Batzarrak, aho batez, atzo alderdiko ildo kritikoak jakinarazi zuenez. Batzarrak, halaber, “parte hartze eta gardentasun oinarri demokratikoak errespeta daitezela” eskatu zuen, “egungo zuzendaritza urratzen ari baita”.
Eusko Alkartasunako zuzendaritzak, besteak beste, Korres, Maiorga Ramirez eta Miren Aranoaren afiliazioa lau urtez eten du. Gauzak horreka, Korresek inolako kargurik ezin duela izan ohartarazi du zuzendaritzak.