Arga eta Ultzamaren ibai-ertzak garbituko dituzte otsailaren 26an

Euskalerria Irratia 2022ko ots. 18a, 11:10

Iruñerriko Mankomunitateak antolatu du auzolana. 

Otsailaren 26an, larunbatean, Iruñerriko Mankomunitatuak auzolana antolatu du Ibai Parkea garbitzeko. Boluntariotza jardunaldia Ezkabarte, Esteribar, Eguesibar, Uharte, Atarrabia eta Burlatako udalekin batera, abenduan eta urtarrilean izandako uholdeen ondorioz, "inguru horietan gelditu diren zaborrak biltzeko helburuarekin" antolatu dute.

Saioa 10:00etan hasiko da gune desberdinetan eta bertara deitu dituzte boluntarioak. Gune bakoitzean, materiala emateko (poltsak, eskularruak, txalekoak…) koordinatzaile bat egongo da. Honek saioa eta jarduera aurrera ateratzeko azalpenak emango ditu.

Izena emateko epea ostegunean amaituko da hilak 24an, 14.00etan. 

Heldu den asteburuan beraz ibai-parkearen iparraldeko partea garbituko dute eta martxoaren 5ean hegoaldeko aldea.

Hilak 26ko abiapuntuak honakoak izango dira:

-LARRAINTZAR Beloso aldapa eta Ibai Parkea gurutzatzea
-BURLATA Zubi Zaharra
-DONAPEA Atseden-eremu
-TXUBINDOA Artadiburua zubia
-ZOKOA Zokoa zubia
-OLLOKI Areako aparkalekua
-ATARRABIAKO PILATEGIA
-ARRE ATP ZUBIA 
-ORICAIN HONDARTZA Aparkaleku
-SAIGOTS Haurrentzako jokoen eremua.
-ZUBIRI Plaza Nagusia
-URDANIZ kiroldegiaren eremua
-LARRASOAÑA Larrasoañako zubia (Bidelapurren zubia)
-ZURIAIN Zuriaingo geralekua (taberna)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!