Otsailaren 11n Emakume eta neska zientzilarien eguna ospatuko
da. Ospakizun horren helburua matematikaren, ingeniaritzaren,
zientziaren eta teknologiaren esparruan berdintasunezko sarbide
eta garapen profesionala lortzearen garrantzia azpimarratzea da.
Egun hori ospatzeko erakunde askok hainbat ekitaldi antolatu
dituzte. Haietako bat “Elhuyar Zientzia” aldizkaria da, eta
antolatutako jardueretan tartean Itziar Garate astrofisikariari
egingo zaion elkarrizketa dago.
Otsailaren 17an egingo dio Ana Galarraga kazetariak Donostiako
Ernst Lluch Kultur Etxean, eta bertan gaurko gizalabak haren
ibilbide zientifikoa kontatuko digu.
Itziar Garate Zarautzen jaio zen 1986an, eta bertan bizi zen goi
mailako ikasketak hasi behar izan zituen arte. Orduan, Kanariar
uhartetara hegan egin zuen La Lagunako Unibertsitatean izena
emateko asmoz. Han Fisika ikasi zuen, eta Astrofisikan
espezializatu zen.
Horren ostean, etxera bueltatu zen. EHU-ko Zientzia eta
Teknologia Espaziala Masterra burutu zuen 2011ko abenduan.
Eta, bitartean, Zientzia Planetarioen Taldeko kide gisa doktorego
ikasketak egin zituen.
Hiru urte geroago doktoratu zen Cum-Laude, eta Parisera abiatu
zen. “Argiaren hirian”, bi urtez aritu zen lanean, Frantziako
Ikerketa Espazialeko Nazio-zentroko doktorego-ondoko ikertzaile
moduan, Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean.
Gaur egun, EHU-ko Ingeniaritza Eskolako Fisika Aplikatua
irakaslea da. Bertan, Nautika eta Itsas Garraioko Graduetako
lehen mailako ikasleei eskola ematen die.
Horrez gain, EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko kidea da. Talde
horretan, eguzki-sistemako planeten atmosferen dinamikak
ikertzen dituzte: nola sortzen diren ekaitzak Jupiter eta Saturnon,
zergatik duen Artizarraren atmosferak izugarrizko abiadura, nola
sortzen eta nola garatzen diren Polarretako zurrunbiloak, eta zer
eragin dituzten Marten gauzatzen diren arezko ekaitzak.
Interesgarria, ezta? Elhuyarren zientzia.eus webgunean entzun
ahalko dela hilearen 17an egingo dioten elkarrizketa.