Foruzaingoak 15 urteko mutil bat atxilotu du astearte honetan, urtarrilaren 31n Burlatako Ibaialde BHIko zuzendariari aurpegian ukabilkada bat eman ziolako, erasotzen ari zitzaien bi adingabe defendatzen saiatu zenean.
Foruzainek lesio-delitu bat egotzi diote espainiar nazionalitatea duen mutilari. Ikastetxeko zuzendaria den 63 urteko Marta Ripolli ebakuntza egin behar izan diote, begia inguratzen duten hezurretan lesioak zituelako.
Irakaslea institutuko ikaslea ez den gaztea bi adingabe jipoitzen ari zenean haue defendatzera sartu zen eta orduan jaso zuen kolpea begi inguruan. Mutikoa, harekin harreman sentimental bat izan zuen eta hori etetea erabaki zuen neska kolpatzen ari zen ,eta haren lagun bati ere eraso egiten ari zitzaion.