Joan den urteko martxoaren 8an gertatu zen guztia Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Ainhoa Larunbe Emakumeen aldeko elkarretaratzera hurbildu zen eguerdian, lanera joan aurretik eta une horretan gertatu zen iskanbila. Poliziak kargatu egin zuen bertan zeuden manifestraien aurka eta foruzaingoaren kabo bat zangotrabatu zen pankarta batekin. Une horretan AinhoaLarumbe gerritik heldu eta biak lurrera erori ziren.
Bai Parlamentuko kamerek hartutako irudietan, bai Navarra Televisionek grabatutakoetan ere argi eta garbi ikusten da nola polizia eta Ainhoa Larunbe lurrera erortzen diren nahas-mahas horretan eta jarraian nola atxilotzen duten modu bortitzean.
Hala ere salaketa jarri zuten haren aurka agintaritzaren aurkako delitua egotzita eta fiskaltzak 15 hilabeteko kartzela zigorra eskatu du berarentzat, duela egun batzuk jakitera eman zen bezala.
Egoera honen aurrean Ainhoa Larumbek dio elkartasun mezu ugari jasotzen ari dela. Familia eta gertuko lagunez gain kolektibo askoren sostengua iritsi zaio egun hauetan.
Ezintasuna eta amorrua sentitzen duela dio Ainhoa Larumbek, eta idarkeria polizialaren zigorgabetasuna irmoki kritikatu du.