Nafarroako Gobernuak "baliabideen ahalik eta aprobetxamendu handiena lortzeko" azpiegitura berria eraikiko du Aratzuriko araztegian. Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilaria eta David Campion Iruñerriko Mankomunitateko presidentea lehen mailako digestore berriaren aurkezpenean parte hartu dute. Lokatza berotzeko, nahasteko eta apurtzeko azpiegitura berriak 4.000 m3 lohi tratatzeko ahalmena izango du, 2.178.685,05 milioi euroreko finantziazioa jasoko du Gobernutik.
Arazuriko Hondakin Uren Araztegian aurten eraikiko da lehen mailako digestorea eta azaldu dutenez "baliabideei etekin handiagoak ateratzeko aukera" emango du.
Iruñerriko Mankomunitateak antolatutako ekitaldian, lehen mailako digestore berria eta uztailetik martxan dagoen lohiak eguzkitik lehortzeko planta den beirazko berotegia aurkeztu dituzte.
Bertan lohiak deshidratatu egiten dituzte eguzkiaren eraginez, eta, horrela, bolumena murrizten da, kostuak optimizatzeko, lohiak nekazaritzan aplikatzeko eremuetara eramateko garraioan aurreztuz eta konpostatzeko gaitasun handiagoa lortuz.
Instalazioa % 100 elektrikoa da eta lohien aurretiko digestioan sortutako biogasetik lortutako energia berdeak elikatzen du. Horregatik, "azpiegituraren karbono-aztarna nulua" dela azaldu dute.
Arazuriko plantak hondakin-urak arazten ditu Arga ibaira isurtzeko, eta, gainera, instalazio honetan prozesatzen den materia organikotik abiatuta lortzen ditu baliabideak: energia berriztagarriak (biogasa) eta ongarriak (biosolidoak).