N-121 errepidearen obrak direla eta Iruñeko trafikoa Enderitzko lotunetik desbideratzen ari dira

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 17a, 12:36

N-121-A errepidea, obrak hasi aurretik.

N-121-A 2+1 bide egiteko lanak direla eta Ultzamako lotunean hiriburutik datorren eta hiribururantz doan trafikoa desbideratzen ari dira.

N-121-A errepidea 2+1 bide bihurtzeko obren ondorioz, trafikoan aldaketak egin behar izan dituzte gaurtik aurrera eta datozen hiru asteetan zehar. N-121-A errepidetik Ultzamako lotuneko adarrak moztuko dituzte, 14+550 kilometroan.

Iruñetik abiatzen diren eta Iruñera doazen ibilgailuek 13+000 KP-an dagoen Enderitzko lotunetik joan beharko dute, eta Irundik abiatzen eta Irunerantz joaten diren ibilgailuek 15+100 KP-an dauden adarretatik. 

Gobernuak iragarri du lotunearen mozketa eta ordezko ibilbideak "behar bezala seinaleztatuta" egongo direla eta oharrean azaldu dute "afekzio horiek 21 egunez luzatuko direla" aurreikusten dutela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!