Iruñeko Udalak hiru disuasio-aparkaleku berri zabaldu ditu Arrosadian

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 11a, 13:22

Asteazken honetatik erabili ahal izanen dira, 24 orduz doan aparkatzeko. Orotara 524 plaza eskainiko dituzte Blas de Laserna, El Mochuelo eta Ultzama Errekaren kaleen inguruetan.

Aparkaleku eredua Udalak joan den azaroan Arrotxapeko Cardenal Ilundain ikastetxearen ondoan irekitakoaren berdina da. Eredu horrek ibilgailuak txandakatzea sustatzen du. Horretarako, lehen 24 orduak doan dira, eta horien ondoren eguneroko tarifak kobratzen dira erabiltzeagatik. Lehendabiziko 24 orduak, beraz, libreeta hortik aurrera, 4,35 euro ordainduko da egun bat aparkatuta edukitzeagatik, eta 2,85 euro bigarren egunetik eta hurrengoetatik aurrera.

Udalak azaldu duen bezala, mugikortasun intermodala sustatu nahi da, herritarrek autoa aparkaleku hauetan aparka dezaten bultzatuz eta bertatik oinez edo autobusez jomugara bertara daitezen. Aparkalekuak Iruñerriko Hiri Garraioaren 16 eta 19 lineetako geltokien ondoan daude, eta segurtasun- eta teknologia-elementu guztiak dauzkate erabiltzaile guztiendako erakargarri izan daitezen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!