Erraztasun hori emanen zaie beren eragiketa Telpark mugikorrerako aplikazioaren bidez egiten duten erabiltzaileei. Gaur egun hau da ohiko ordaintzeko modua eragiketen %70ean. Modu honetara hasieran aukeratutako denbora baino lehen amaitu ahal izanen dugu aparkaldia eta aplikazioak automatikoki kalkulatuko du zenbat ordaindu beharko dugun. Ordainketa txanponekin egiten dutenek ezin izanen dute abantaila hori baliatu, parkimetroak ez baitaude horretarako prestatuta.
Gaur egun, aparkaldi arautua ordaindu aurretik, aparkatu nahi den denbora aukeratzen da. Horrek esan nahi du batzuetan aparkatutako benetako denbora, aurreikusitakoa eta hautatutakoa baino txikiagoa dela.