Aurtengoa 31garren edizioa izan da eta 24 lan aurkeztu dira. Sariak 2.500, 1000 eta 500 eurokoak izan dira lehen bigarren eta hirugarren postuetarako eta 250 akzesitentzat.
Saioa Alkaiza, duela gutxi Nafarroko bertsolari txapelketa irabazi zuen sortzaileak, bi sari berri eskuratu ditu: Narrazio modalitateko lehen saria eta hirugarrena poesian. Narrazioak “Bi ezezagun” du izena eta bertan bi belaunaldiko bi emakumeren (ama eta amona) ahotsaren bidez, amatasunaren mundura iritsi berri den emakume batek sentitzen duen itoaz hitz egiten du. Umorea, kritika garratza eta ironia erabiliz, egileak amatasun idealizatua desmuntatzen du eta egungo gizartean nagusi diren joera batzuei buruzko gogoetak proposatzen dizkigu.