Abian da Iruñeko Bizikleta elketrikoen mailegu zerbitzua.
Duela hiru aste jarri zen nartxan 240 bizikleta elektrikorekin eta jasotzeko, aparkatzeko eta kargatzeko 26 estaziorekin.
Helburua da hilabete honetan zehar zerbitzua zabaltzen joatea hiri osoan zehar 400 bizikleta eta 42 base jarri arte. Modu honetara estatu osoan biztanleko hedapen handiena duen zerbitzua izanen da.
Honaino ongi, eta horren proba da lehen 24 orduetan 1300 hiritarrek zabaldu zutela profila zerbitzuan bizikletak erabiltzeko. Baina arazoak eta kritikak sortu dira, aldiz, tarifak eta kobratzeko moduarekin.
Erabiltzaileak bidaia bakoitzarengatik ordain dezake edo hilabeteko abonamandua erosi 15 euoan edo urtekoa 40 euroan. Abonamendua dutenek minutuko tarifa merkeagoak izanen dituzte besteek baino.
Horrela, noizbehinkako erabiltzaileek euro bat eta hogei ordainduko dute lehen ordu erdiarengatik eta abonamendua dutenek 75 zentimo. Gero tarifa horiek handituko dira lehen ordu erdia pasa eta gero.
Krtika zaparrada izan da kobratzeko sistema desegokia delakoan. Berdin du minutu bat erabiltzea edo 29, beti ordu erdiaren tarifa osoa kobratuko dizutelako. Eta berdin hurrengo tramo guztiekin.
Hiritarrek dioten bezala injustua izateaz gain, sistema oso garestia suertatzen da, izan ere billbesaz bidaiatzea baino garestiago ateratzen delako.
Ride On zerbitzua kudeatzen duen enpresak jakinarazi du kritika hauen aurrean aldaketak eginen dituela datozen asteotan. Nagusiak bi dira: kontsumitutako minutuak baizik ez dituela kobratuko, tramorik ezarri gabe, eta bigarrena: kasu guztietan lehen 20 minutuak doahinik izanen direla. Hori bai bizikleta hartzeko unean zerbait ordaindu beharko du desengantxe moduan.
Neurri berri hauekin batera, eta hiritarrak zerbitzuan izena ematera animatzeko, 10 euroko sari bat emanen diete urtarrilaren 6an abonamendu bat hartua duten hiritar guztiei.