Espetxeratu dute Beriainen sexu erasoa egotzita atxilotutako gizona

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 28a, 10:42

Atzo Beriainen egindako elkarretaratzea.

Eguberri Egunean emakume bat bortxatu izana leporatu diote. Atzo Beriainen erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten.

Iruñeko auzitegiak kartzelara bidali du, komunikatuta eta fidantzarik gabe, Gabon gauean Beriaingo nabe batean emakume bat bortxatu zuen gizona. Beriaingo hegoaldeko Morea industrialdean gertatu zen jazoera, akusatuak emakumea industria-nabe batera eraman zuen, eta bertan indarrez sarrarazi zuen, baita hainbat aldiz sexu-erasoa egin ere.

Bi urtetik gorako sexu eraso delitua dagoela dio auzitegiaren autoak, larritasun handiko gertaerak direla. 

Atzo Beriaingo 50 bat bizilagunek, Jose Manuel Menendez alkatea buru zutela, sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!