Patxi Arriada (Totem): "Burutik beheiti ur hotza bota digute berrio"

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 28a, 10:25

Ostalaritza jo du gogorren neurrien gogortzeak. Baimen judiziala lortu eta berehala sartuko lirateke indarrean, gutxienez urtarrilaren 14ra arte. Araura moldatzeko ia denborarik gabe, saldutako sarrera guztiak itzuli beharko dituzte. Totem eta Indara aretoetako kudeatzaileetako bat da Patxi Arriada.

Urte zahar gauerako sarrera guztiak agortuta dituzte Totem eta Indara aretoetan. Nafarroako Gobernuaren asmoek, baina, zalantzaz bete dute etorkizuna. Neurriak ezartzeko baimen judiziala lortzen badu gobernuak, itzuli eginen dituzte sarrerak eta egun batetik bestera neurrira egokitutako zerbait prestatu beharko dute. "Ea zebait hartzen dugun", itxaropena du Arriadak.

Denbora luze eman dute itxita, eta egoera hobetzen ari zela iritsi da erabakia. Kolpe gogorra izanen dela aitortu du, eta ostalaritzaren irudia zikintzen ari direla uste du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!