Apirilean irekiko dute Uharteko Itaroa auzoa eta merkatalgunea lotuko dituen zaldaina

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 27a, 10:59

Ziriza kontseilariak eta Alfredo Arruizek, Uharteko alkateak, pasabidea eraikitzeko lanak bisitatu dituzte. Iturria: Nafarroako Gobernua

Oinezkoentzako eta bizikletentzako igarobideak herritarrek errepidetik igarotzea ekidingo du.

Hasi dira dagoeneko Uharteko Itaroa auzoa eta merkatal-gunea lotuko dituen zaldaina eraikitzeko lanak. Hauek udaberrirako, apirilerako amaitzea aurrekusten du Nafarroako Gobernuak. 


Oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbidea eraikitzen eskuinaldean hasiko dira, Itaroa auzoko etxebizitzen eta Iruñerria eta Agoitz lotzen dituen NA-150 errepidearekiko paraleloan dagoen pasealekuan. Pasabidearen eta haren sarbideen gainean jarraituko dute lanek, eta 49 metroko luzera izango duen zolatutako bide-zati batean egingo du bat lurrarekin beste ertzean, hau da merkatal-gunearen alboan. Gainera oinezkoentzako bide berri bat sortuko dute merkatalgunea eta zaldaina batzeko asmoz. 

Aurreikuspenen arabera, lanak trafikoari eragin gabe egingo dira, pasabidea altxatzeko eta hormigoitzeko eragiketetan izan ezik, horietan trafikoa erabat moztuko baitute gauez. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!