Industriaguneko nabe batean egin zion eraso emakumeari. Emakumeak deitu zuen Polizia, eta bertaratzean polizia etxera eraman zuten salaketa jar zezan. Ordu batzuetara atxilotu zuten erasotzailea, industrialguneko kale batean. Atxilo eraman zuten eta epailearen esku dago.