Erreniegan egin nahi diren eguzki plaken parkeen kontrako 25.000 alegazio bildu dituzte

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 20a, 09:49

Erreniega Salba dezagun plataformak 25.000 alegazio bildu ditu Erreniega mendiaren magaletan ezarri nahi diren eguzki plaken parkeen proiekturn kontra. "Trantsizio energetikoa nahi dugu, baina ez gure lurren kaltetan" azaldu du Euskalerria Irratian plataformako Gorka Ederrak.

Erreniega salba dezagun herri plataformak 25.000 sinadura eta alegazio baino gehiago entregatu dira Solariak mendi magalean ezarri nahi dituen 3 parke fotovoltaikoen aurka, ia 150 MW-eko potentziarekin. Plataformarekin batera, UAGN eta EHNE nekazal sindikatuak eta Done Jakue Bidearen aldeko Nazioarteko elkarteko kideak izan dira.

Parkeek eragin zuzena izanen dute inguruetako animali eta landareetan, hala nola, mirua eta arrano mota ezberdinetan. Kalte handiak suposatuko lituzkete nekazal ustiategietan, inguruetako hainbat nekazarien etorkizuna kolokan jarriz. Eta Donejakue bidearen ibilbidean aldaketak ekarriko lituzke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!