Igande goizan Berriobeitiko Medenasa enpresaren instalazioetan piztutako sute batek, bertan pilatutako industria-hondakinei eragin zien. Ez da zauriturik edo intoxikaturik izan. Sua egonkortzen ari da, Nafarroako Suhiltzaileek gaur goizean jakinarazi dutenez, baina baliteke suak datozen egunetan irautea.
Ezbeharrari aurre egiteko Iruñeko (Trinitarios) eta Cordovillako suhiltzaileen parkeetako unitateak mobilizatu zituzten, baita Tafallako parketik ekarritako zisterna bat ere.
Aipatu bezala, suhiltzaileek eginiko aurreikuspenen arabera, datozen orduetan ezin izango dute sua itzali, eta, beraz, enpresako makineriarekin ahalik eta material gehien kentzeko lanean ari dira.
Foruzaingoak bere gain hartu du gertakariaren arrazoiak ikertzeko ardura.