Ostiralean bertan, egoeraren larritasuna ikusita, laguntza ematera kalera atera ziren burlatarrak. Kaltetutakoak laguntzeko sarea osatzea erabaki zuten, eta Gora Burlata izenpean whatsapp talde bat sortu zuten auzolanean aritu nahi zuten guztiak antolatzeko.
Auzolanak darrai. 2.eguna
— Gora Burlata (@GoraBurlata) December 12, 2021
El auzolan continúa. 2° día#goraburlata #burlatakouholdea pic.twitter.com/9MZEX9BpBD
Lokatza garbitzen eta urak hartutako materialak etxabe eta lokaletatik ateratzen eman dute asteburua. Oraindik lanak ez dira bukatu. Gaur 16:00etan egin dute hitzordua, Larrainetako plazan, auzolanarekin jarraitzeko.