Azken egunetako euriteek eta elurren urtzeak ibaien mailak nabarmen gora egitea ekarri dute. Dagoeneko ibaiak gainezka egin du Atarrabian, Uharten, Burlatan eta Iruñeko zenbait puntutan.
Gaueko datuen arabera honakoak dira gauen eroritako prezipitazioak (AEMET):
Bera 141, Añarbe 102, Irurita 105, Orreaga 135, Auritz 130, Luzaide 102, Beruete 150, Lantz 110, Olabe 71, Izaba 85, Noaingo Aireportua 45, Ilundain 60, Nabaskotze 62, Aos 67, Irurtzun 72, Irabia 107, Oroz-Betelu 76, Esa 43.
Arga, Ega, Arakil, Esca, Larraun, Ezkurra, Urederra, Bidasoa edo Baztango ur-emari handiek errepideak moztu eta herriguneak kolpatu dituzte, eta Iruñeko zenbait puntutan trafikoa eta argindarra eten dute, eta erdigunetik ia isolatuta dauden eremu handiak utzi dituzte.
Arga, Ega, Arakil, Esca, Larraun, Ezkurra, Urederra, Bidasoa edo Baztan ibaiak uholdeengatiko alerta-mailara iritsi dira azken orduetan Nafarroan, eta gorabehera handiak izan dira hainbat gunetan, kaleak eta garajeak urez beteta eta errepideak itxita. Azken egunotako euriteek, ostiral honetan, izotza urtzearekin batera, Foru Komunitateko ibaien goraldia ekarri dute, gainezka baitaude Iruñerrian, esaterako, bi hamarkadatan uholderik handiena izan ondoren, Rotxapea bezalako auzoak ia inkomunikatuta utziz.
Ibaien emaria
Iruñean honako puntuak itxi ditu goizean Udaltzaingoak:
#AVISO
— Policia Municipal Udaltzaingoa 092 (@PamplonaIrunaPM) December 10, 2021
En estos momentos tenemos varias vías cortadas al tráfico en #Pamplona por el desbordamiento por las lluvias.
Mucha precaución si tienes que salir a la calle, tanto en vehículo como andando. pic.twitter.com/F9uxr7mGQ0
Eta villavesa zerbitzuaren zenbait lerro aldatu ditu Iruñerriko Mankomunitateak:
La L10 (Orkoien-San Miguel). No accede a las paradas del matadero.
— MCP_info (@MCP_info) December 10, 2021
La L14 (Artica-Ayuntamiento) no accede al Ayuntamiento de Pamplona.
L21 (Circular-Rochapea). No accede a la Txantrea por el Labrit. Modifica su recorrido por la cuesta de Beloso.
L4H:
— MCP_info (@MCP_info) December 10, 2021
Ibilbidea aldatzen du Atarrabiako San Andres Errotarako bidea miztuta izateagatik.
Martiket eta San Andres geralekueei zerbitzurik es du emango.
Hautabidezko ibilbidea: Atarrabia eta Burlata zeharkatu gabe, Seminarioan ohizko ibilbidea hartuko du.
Dagoeneko gainera atzerapenak eragin ditu bideen aldaketak garraio publikoan.
7,15etan. Garraio publikoaren zerbitzuan atzerapenak sortzen ari dira ibaiaren ur-emariagatik.
— MCP_info (@MCP_info) December 10, 2021
Iruñeko auzo batzuetatik hiriguneraino iristeko zailtasunak daude.
Informazio eguneratua aurkituko duzue TUC orrialdean: https://t.co/8XufhJMbMM
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!