Bihar artalde batek zeharkatuko du Atarrabia. Zeregin nagusia Ezkaba Txiki mendiaren hegala "garbitzea da, sute-arriskua murrizteko eta bertako bioaniztasuna indartzeko" azaldu dute Udaletxetik. Horrela "interes handiko espezieak desagertzea saihesteko" pausoak ematen jarraituko du Atarrabiak, tartean "bertako orkidea espezie anitzak".
Gauzak horrela dei egin diete familia eta ikastetxeei esperientzian parte-har dezaten eta "izango dituzten onurez jakitun izan daitezen". Ez soilik zuzeneko eragin naturalarengatik baizik eta ere Ekonomia Zirkularraren, kultura-ondarearen, abeltzaintza jasangarriaren inguruan hezi daitezen ikasleak eta animaliekiko gertutasuna landu dezaten.
Eguerdian, Trinitateko zubitik sartuko da herrian artaldea eta lehen hezkuntza eskaintzen duten lau ikastetxeetako ikasleak deitu dituzte, eskola bakoitzari puntu bat ezarrita. Ikastetxeek gainera artaldeak mendian emango dituen asteetan zehar, gerturatzeko aukera izanen dute.
Herritarrei ere bihar kaleetara ateratzeko deia luzatu die Atarrabiako Udalak.