Etxabakoitzeko Arostegi etorbidean dagoen Jaso Ikastola zaharreko patioan (Jazar gunean) piztutako sute batek, bertan eraikitzen ari diren skate park baten zati bat erre du, Nafarroako Suhiltzaileek jakinarazi dutenez. Sugarrek altuera handia hartu dute eta Iruñerriko hainbat puntutatik ikusi ahal izan dira. Suteak sortutako keak alarma piztu du ikastetxe zaharraren inguruan bizi diren bizilagunengan.