Sesmako emakume bat hil da A-12 errepidean izandako istripu batean

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 10a, 15:46

A-12 autobidea, Astrain inguruan. Google Maps.

Ibilgailua Astrain herriaren inguruan atera da Lizarrako norabidean, autobidearen 10. kilometroan.

Sesmako 40 urteko emakume bat hil da gaur arratsaldean Donejakue Bideko Autobidean, A-12an, Astrain parean, izandako auto-istripu batean.

Gidatzen ari zen ibilgailua bidetik atera da 10. kilometroan, Lizarrarako noranzkoan zihoala, eta, azkenean, bide erdiko seinale baten zutoinaren kontra jo du. Lekukoek adierazi dutenez gidaria, aurreratzen ari zela ibilgailuaren kontrola galdu eta erdibitzailearen burnizko babesen kontra egin du. Errailak banatzekoak arrapala efektua egin du. Maniobraren ondorioz, ibilgailuak metro batzuk egin ditu erdiko bidetik, seinale baten zutoinaren kontra proiektatuta atera denarte. Zorigaiztoko azken kolpea gidariaren atean bertan gertatu zen.

Suhiltzaileak lanean ari dira hildako pertsona autotik ateratzeko. Guardia Zibila ari da tokiko trafikoa arautzen.

Istripu hilgarri honekin 22 pertsona hil dira aurten zirkulazio-istripu batean, 2020an zehar arrazoi berengatik hildakoen kopurua baino bi gehiago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!