120 lagunetik gorak bat egin zuten larubnatean Atarrabiako Martiket zubiaren inguruan hainbat animaliaren bizileku diren ibaiaren bazterrak garbitzeko. Ekimena herriko Udalak, Gaztelekuak, Erretiratuen elkarteak eta Iruñerriko Mankomunitateak antolatu zuten. Mikel Oteiza alkateak positiboki baloratu zuen herritarren erantzuna.
Ultzama ibaiaren ertzak oinez zein uretatik txalupaz garbitu zituzten adin guztietako herritarrek. Mankomunitateak utzitako gailuei esker, tartean, oinez irisgarriak izan ez ziren hainbat bazter garbitzeko eta zaborra ateratzeko aukera izan zuten partaideek.
Goiz erdian atsedenaldia izan zuten, Erromesen aterpetxean, merezitako hamaiketakoa egiteko, eta landareak eskegitzeko eta autoekoizteko tailer bat egin zuten ere.
Osotara 30 bat hondakin poltsa bildu zituzten, aurreikusi zitekeena baino gutxiago Atarrabiako Alkatearen hitzetan.
Jasotako hondakinetatik plastikoa bereizi zuten, haren birtziklapena bermatzeko.