Edukiontzi elektronikoak ezarriko dira Iruñeko hegoaldeko auzoetan udazkenean

Euskalerria Irratia 2021ko ira. 13a, 14:09

Datorren astetik aurrera Iruñeko hegoaldeko auzoetan, edukiontzi elektronikoak ezartzen hasiko da Iruñerriko Mankomunitatea. Azpilagainan eta Artikan frogatu dituzte 2018az geroztik eta orain Mendillorrin, Sarrigurenen, Zabalguneetan, Beloson, Lezkairun, Erripagañan, Arrosadian eta Mutiloan ezarriko da. Txartela edo mugiko aplikazioa beharko da zaborrontziak irekitzeko.

Jarrera aldatu behar argia ikusi du Iruñerriko Mankomunitateak, hondakin organikoen bilketak ez baitu sustengu askorik herritarren artean. David Campion, mankomunitateko lehendakariak azaldu duenez, gaur egun soilik hondakin organikoen %17a biltzen ari baita zaborrontzi marroiaren bitartez. Orain sistema berria ezarriko da, giltza erabili beharrean, txartela eta mugikor aplikazioa erabilita. Kanpionek azaldutakoaren arabera, europako beste hiri batzuetan frogatu baita, edukiontziak ireki behar izateak hondakinak bereiztearen aldeko jarrera aktiboagoa bultatzen du etxeetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!