Ia bi urteren ondoren itzuliko da Nafarroara GURE ZIRKUA, eta lurralde hartan aurten egingo duen egonaldi bakarra izango da Antsoaingoa. Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada, www.gurezirkua.eus web-gunean.
Lau urte behar izan ditu GURE ZIRKUAk Iruñerrira iristeko, baina azkenean iritsiko da. Euskal zirku ibiltariak Antsoainen altxako du karpa, haren azpian artisten lana eskaini eta ikusleen artean askotariko emozioak eragiteko asmoz.
Joan den apirilaren 8an ekin zion GURE ZIRKUAk laugarren birari Errenterian (Gipuzkoan). Bizkaian bi hilabete oso egin ondoren, taldeak Orion (atzera Gipuzkoan) eman du uda, Euskal Herri osoko ikusleak erakarriz.
Jendearen erantzun bikaina ikusita, taldeak aurrera jarraitzea erabaki du, eta iaz kale egin ondoren, GURE ZIRKUA Nafarroara itzuliko da irail honetan bertan. Bi urte igaro dira 2019ko urrian taldeak lurralde horretan azken emanaldia eskaini zuenetik, eta orain bueltan izango da
Eta Nafarroara itzuliz gero, zer hobe egonaldia lurraldearen bihotzean, Iruñerrian egitea baino. Hainbat izan dira azken hilabeteotan Iruñerritik eta Nafarroako beste zenbait eskualdetatik beren burua eskaini duten udalerriak GURE ZIRKUAri lekua egiteko. Eskaintza horri erantzun beharra zegoen, eta iritsi da unea.
Emanaldiak
- Irailaren 24an, ostiralean, 19:00etan
- Irailaren 25ean, larunbatean, 16:30etan eta 19:00etan
- Irailaren 26an, igandean, 12:00etan eta 18:00etan
- Urriaren 1ean, ostiralean, 19:00etan
- Urriaren 2an, larunbatean, 16:30etan eta 19:00etan
- Urriaren 3an, igandean, 12:00etan eta 18:00etan
- Urriaren 8an, ostiralean, 19:00etan
- Urriaren 9an, larunbatean, 16:30etan eta 19:00etan
- Urriaren 10ean, igandean, 12:00etan eta 18:00etan
Sarrerak interneten daude eskuragai www.gurezirkua.eus web-gunean.