Erretirodunek salatzen duten bezala, onartutako neurriekin egia da pentsioen errebalorizazioa bermatzen dela urteko KPIaren arabera, baina erretiro-adina atzeratzea sustatzen da eta erretiro aurreratua zigortzen da. Honetaz gain hitzarmen horretan pentsioetako genero-arrakalari buruz ez da ezer esaten
Pentsiodunen mugimenduak pentsio publikoak, duinak, bidezkoak eta nahikoak bermatuko dituen pentsio-sistema publikoa astelehenero aldarrikatzen jarraituko dutela iragarri dute. Era berean murrizketek zerbitzu publikoetan eragindako narriadura eta horietan egindako inbertsio eskasa salatu dute ozenki.