Arrotxapeko Gaztetxearen itxieran atxilotutako sei gazteak aske utzi dituzte

Euskalerria Irratia 2021ko ira. 3a, 12:51

Gaztetxearen aldeko manisfestazioa eginen da hilaren 11an Arrotxapean. Deitzaileek poliziaren oldarra gaitzetsi dute eta atxiloketez gaiz, 50 gazte zauritu eta beste 150 gehiago identikifatu zituztela salatu dute. 

Irailaren 11an, arratsaldeko 18.00etan Maitemienduen parketik abiatuko den manifestaziorako deia egin dute Arrotxapeko Gaztetxearen aldeko gazte kolektiboek.

Atzo 6 gazte atxilotu zituztela, beste 50 zauritu eta horietako bat erietxera eraman behar izan zutela salatu dute.  Denera 150 gazte izan ziren identifikatuak.

Poliziaren jarrera bortitza eta astelehenetik auzoan bizi izan duten presio etengabea ere gaitzetsi dute. Gaztetxearen ingurura hurbiltzen ziren gazteak identifikatu egin dituzte eguotan eta isunak ere jarriko dizkietela iragarri diete.

Juxtu gaur 5 urte bete behar zituen gaztetxea hustu eta eraisten hasi ziren atzo. Honen arrazoia espekulazioa eta interes ekonomikoak dira manisfestazioaren deitzaileen ustez. 

Lan komunitarioa eta beste auzo bat posiblea dela pentsatzea zigortu nahi izan dutela adierazi dute gazteek eta honen aurrean elkartasuna gero eta eskala handiagoan zabaltzea dela irtenbide bakarra esan dute. Sistema judiziala eta bere aginduetara lan egiten duten poliziak jo ditzute dira atzoko gertaeren  errudun.

Auzoan gaztetxea bezalako espazioak beharrezkoak direla aldarrikatzeaz gain horiek lortze aldera lanean jarraituko dutela azaldu dute gazteek.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!