Kontsultatu Iruñerriko zein udalerritan dagoen indarrean etxeratze agindua

Euskalerria Irratia 2021ko abu. 20a, 12:34

Arau berria abuztuaren gaurtik 26ra egongo da indarrean. Gaueko mugikortasunaren muga larunbat eta igandeetan bete beharko da.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren bermearekin, berritu egin du, abuztuaren 17ko 30/2021 Foru Aginduaren bidez, etxeratze agindua, COVID-19aren aurkako gainerako prebentzio-neurri zehatzek indarrean dirauten bitartean.

Neurriak 81 udalerritan du eragina, Nafarroa osoan. Iruñerrian hauek dira etxeratze agindua bete beharko dutenak: 

 

Arau berria abuztuaren gaurtik 26ra (ostirala) egongo da indarrean  eta gaueko mugikortasunaren mugari eutsiko dio (01:00etatik 06:00etara), larunbat eta igandeetan, jaiegunetan eta egunetan (bezperak barne), baldin eta herriko jaiak ospatu behar baziren.

Udalerri horietan, gaueko ordu horietan, honako jarduera hauetarako bakarrik zirkulatu ahal izango da: sendagaiak, osasun-produktuak eta premia biziko beste ondasun batzuk erosteko, osasun- eta albaitaritza-zerbitzuetara laguntzeko, laneko edo legezko betebeharrak betetzeko, pertsona ahulak zaintzeko, gasolindegietan hornitzeko, orain arte aipatutako jarduerak egiteko, eta ezinbesteko arrazoiengatik edo beharrizan-egoeragatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!