Euskalerria Irratia emititzen hasi da berriro

Euskalerria Irratia 2021ko abu. 16a, 07:31

Irrintzi Dorrean egiten ari diren obrak direla eta emisioa bi astez eteten behar izan du irratiak. Gaur berreskuratu du ohiko udako programazioa.

Larunbatean hasi zen Euskalerria Irratia zuzenekoak berriro eskaintzen, FMko 98.3an eta euskalerriairratia.eus atarian. Ligako Osasunaren lehen partidaren kontaketa eskaini zuten Sadar futbol zelaitik Juan Kruz Lakastak eta Iosu Ganuzak. Bi astez eten behar izan du irratiak emisioa, Donibane auzoko Irrintzi Dorrean egiten ari diren eraberritze obrak direla kausa.

Gaurtik aurrera ekingo dio irratiak udako ohiko programazioa eskaintzeari. Iruñerrian Gaur albistegia goizeko 08:30etatik 09:00etara izanen da, eguerdikoa 13:30etatik 14:00etara; eta Guardasola magazina goizeko 09:00etatik 11:00etara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!