Alfonso Etxeberria Eguesibarko alkate ohi eta Geroa Baiko zinegotziak uko egin dio Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioak emandako epaiari helegitea jartzeari, eta asteazken honetan bertan aurkeztuko du dimisioa, zinegotzi gisa.
Ohar batean, Geroa Baik azaldu duenez, "Etxeberriak, egoitza judizialean adierazi zuen bezala, ez zuen inoiz pertsonen intimitaterako eskubidea urratzeko asmorik izan, baizik eta Udalaren eta Eguesibarreko bizilagunen interesaren defentsan lan egiteko, eta, beraz, alkate ohiak uko egiten dio errekurtsoa aurkezteko eskubideari".
Geroa Baik Etxeberriarekin batera hartu du erabakia, "Kasu honen hasieratik egin duen bezala", eta "kasu honetan egindako akatsaz haratago, Etxeberriaren kudeaketa oso positiboa izan da Egueseko Udalaren eta bere sozietateen buru gisa", adierazi du.
Alfonso Etxeberria sekretuak aurkitu eta ezagutarazteagatik izan da zigortua, Carolina Potau, UPNko zinegotziaren laneko ordenagailuko ezkutuko edukiak eskuratzeagatik. Une horretan, UPNk Eguasibarren egindako kudeaketa ilunak aztertzen ari zen Etxeberria.