Euskararen eskakizuna kendu die hamairu posturi Barañaingo Udalak

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 26a, 11:47

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak sare sozialetan zalabdu duenaren arabera, plantilla organikoaren azken aldaketak euskararen nahitaezko ezagutza ezabatu du lanpostu horietan.

Barañaingo hamairu udal lanpostuetan euskararen ezagutza ez da nahitaezkoa izanen aurrerantzean. Hala erabaki du Navarra Suma buru duen udalak. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak egin du salaketa Twitter bidez. Kaltetutako hainbat postuen zerrenda gehitu ditu mezuan: "Herritarrak babesteko eta herritarrak hartzeko bulegoetan, kulturan, ekonomia eta ogasunean, herritarren partaidetzan, kirola eta gazterian, gizarte ongizatean, hezkuntzan,...". Aldaketa PSNrekin adostu eta onartu du Navarra Sumak.

Navarra Sumak du, 2019ko udal hauteskundeez geroztik, Barañaingo alkatetza. Zortzi zinegotzi ditu eskuineko hirukoak. EH Bilduk eta PSNk bosna dituzte, eta Geroa Baik, bi. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!