2019an, UGT eta CCOOko atal sindikalak akordio batera iritsi ziren TCC enpresako zuzendaritzarekin, estatutuz kanpoko hitzarmen bat sinatzeko. Demokraziaren aurkako praktikatzat hartu du ELA sindikatuak erabakia, babesik gabe uzten dituelakoan TCCko langileak, banaka atxikitzera behartzen zituelako. ELA sindikatuak hitzarmen horren aurka egin zuen eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak epai bat eman berri du uztailaren 15ean, hitzarmenaren 7., 8., 9., 10. eta 59. artikuluak baliogabetzeko. Auzitegiak ondorioztatu du estatutuz kanpoko akordio batek ezin dituela arautu plantilla osoaren baldintzei eragiten dieten alderdi zatiezinak.
ELA sindikatuak positiboki baloratu du epaiaren edukia, eta UGTren eta CCOOren jarrera gaitzetsi du enpresaren interesetara makurtzeagatik.