Plataformen tokiko alternatiba izan nahi du Ziclo-P-k. Hamabi langilek osatzen dute, aurretik Globo enpresarako rider izandakoak edota ekonomia sozial eta solidarioko ekintzaileak. Multinazionalengangatik irabaziak izateko asmoz, erabiliak izan direla salatu dute; eta horri aurre egiteko, hiru helbururekin elkartu dira: "Sektorea profezionalizatu nahi dugu, tokiko merkataritza bultzatu eta bizikletaren erabilera sustatu". Mikrokooperatiba itxura eman diote elkarketari, xede horiek lortzeko. Banatzaileen lan baldintzak duintzeko formarik egokiena dela sinestuta.
Uztailaren 2an jarriko dute martxan zerbitzua, Coop cykler federazioarekin batera. Europako zazpi herrialdeetan martxan dagoen software libreko plataforma eta webgunea da Coop Cycler; eta hori da deskargatu beharreko aplikazioa Ziclo-P-k banatutakoak jasotzeko. Bost jatetxerekin egin dute hitzarmena, eta lanean ari dira gehiago erakartzeko proiektura. Aurki Argia aldizkaria banatzen hasiko dira, esaterako.
Jakien banaketaz gain, dena den, alor logistikora ere urratsa egin nahiko lukete. Hori dela eta, Euskal Herriko tokiko banaketa kooperatibekin harremanetan dira. Biziklo federazioa osatzeko lanak abiatu dituzte, etorkizuneko kooperatibei tokiko aholkularitza, bultzada eta finantziazioa emateko.