Greba eskubidea urratzeagatik demanda bat jarri dio ELAk Sephorari

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 18a, 12:54

Langileen lan baldintzak hobetzeko protesta abiatu zuten duela urtebete baino gehiago, eta enpresak negoziazio eskaerei entzungor egiteaz gain, langileak zigortu dituela azaldu dute.

Adierazpen askatasunaren aurkako erasoa dela salatu du ELA sindikatuak, Carlos III etorbideko Sephora dendaren aurrean. ELA sindikatuarentzat borroka ez da amaitu. Horregatik, demanda bat ezarri dio enpresari, oinarrizko eskubideak urratzeagatik. 100.000 euroko kalte ordaina eta kaleratzeak baliogabetzea eskatzen die ELAk.

Morea merkatal guneko eta Carlos IIIa etorbideko dendetan egin du graba ELA sindikatuak. Lanuztea ilegala zelakoan demanda jarri zien enpresak, baina sindikatuaren alde jo zuten auzitegiek. Geroztik enpresak ez du mugimendurik egin, eta ez da inoiz eseri negoziatzera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!